oinez, ametsera bidean

amestu eta ametsa egi bihurtu

Aste betean, eman ditut pare bat pausu eta ez dago ametsari heltzeko beste biderik. Ameslaria naiz, baina ez orduak eta egunak eta urteak nola pasatzen diren ikusten gelditzen diren horietakoa. Nire aurkezpen txartelean aurreratzen dizuedan modura, hezurrarekin jolastu eta izarrei eta planetei begira aritzen naizen bitartean, nire ametsera gerturatzen laguntzen didaten seinaleak heltzen zaizkit: bai burutik, bai bihotzetik. Zuoi bezala, niri ere eragiten ari dit une honetan gizartea pairatzen ari den krisiak, baina argi dut nire buruko ideiei eta barneko intuizioari jarraituta neure ametsa egi bihurtzeko bidean noala. Pausu bat. Geldialdi bat. Pausu bat. Geldialdi bat.

caminando, en dirección a mi sueño

Ya he dado algún que otro paso en una semana y creo que no hay otra forma que ir dando pasitos para poder alcanzar el sueño de cada uno. Soy soñador, pero no tengo el perfil de los que se quedan mirando cómo pasan las horas y los días y los años. Como os he adelantado en mi carta de presentacion, juego con el hueso mientras observo los planetas y las estrellas y es entonces cuando me llegan señales que me ponen en dirección a mi sueño: señales que me llegan desde la cabeza y desde el corazón. Igual que a vosotros, a mi también me ha afectado la crisis que está viviendo la sociedad en estos momentos, pero tengo claro que siguiendo a mis ideas y a mi intuición voy caminando en dirección a mi sueño. Un paso. Una parada. Un paso. Una parada.

Share this Post!

About the Author : txakurametsetak

txakur ameslaria---perro soñador

0 Comment