nagituta?

kendu nagia eta egin egunari irria

Dagoeneko, jakingo duzue buruan etengabe ideiak bueltaka darabiltzan txakurra naizela. Ez naiz geldirik egotekoa. Eta sormena horixe dela iruditzen zait, amaigabeko iturria. Nire emaria ere halakoxea da, eten gabekoa, baina nekatu ere egiten naiz. Zuok bezala nik ere deskantsatu egin behar izaten dut. Hiru egunez, nire berririk eman gabe izan zaituztet eta egia esango dizuet: tripaz gora egon naiz, deskantsuan. Eta, orain, komeriak! Hala ere, egunak argitu orduko, nagia kenduta egunari irri egiteko indarrez nago. Egun berri bat dut aurretik. Egun berri bat dut nire zain. Eta gaur hauxe da dagokidan kikara: “Kendu nagia eta egin egunari irria”.

¿perezoso?
Ya sabréis quién soy: el perro que constantemente tiene la mente llena de ideas. Soy un perro inquieto, y creo que la creatividad es eso, algo que no para, una fuente inagotable. Y mi caudal es algo que no para. Sin embargo, al igual que vosotros, yo también me canso y suelo tener que descansar. En tres días no he dado señales de vida y os digo la verdad: he estado tirado, patas arriba. Y ahora, ¡viene lo que viene! Pero antes de amanecer, me siento enérgico para desperezarme y sonreirle al día. Un nuevo día me está esperando, y por tanto, la taza que me corresponde hoy es: “Desperézate y sonríe al día”.

Share this Post!

About the Author : txakurametsetak

txakur ameslaria---perro soñador

0 Comment