pipermin gusturik gabe

pipermin gustu gabeko uneak ditut atsegin

Eta aurrekoan esaten nizuen modura, momentu ilunak guztiok ditugu gure bizitzetan. Hala ere, bizitza dastatzen ahalegindu behar du batek. Eguzkiak goizero argitzen du. Eta une txiki gozoz eta politez dago beterik bizitza. Horiek topatzen, ezagutzen eta horiez disfrutatzen jakin behar da. Ni ezagutzen nauzuenok, badakizue, gailetak mauka-mauka jaten aritzea goiza ondo hasteko modu bat dela. Neure buruari ematen diodan gutizia txiki bat da, adibidez. Eta zer gehiago? Parkean haurrekin jolasean aritzea edota banku azpietako jendearen hanken albotik goxokiren bat topatzen ibiltzea. Pipermin gustuko egoerak sahiesten ahalegintzen naiz egunero. Hortxe dago nire bizipozaren muina. Horrexegatik, “pipermin gustu gabeko uneak ditut atsegin”. Badaezpada idatzi egingo dut.

sin sabor a guindilla

Y como os dije el otro día, todos tenemos momentos oscuros en nuestra vida. Aun y todo, uno tiene que intentar saborear la vida. El sol ilumina todos los días. Y la vida está llena de pequeños dulces y bonitos momentos. Hay que saberlos buscar y conocer. Y disfrutarlos. Los que me conocéis, sabéis que para mí una buena manera de comenzar el día es comer unas galletas: ñam-ñam. Un pequeño capricho que me doy todos los días, por ejemplo. ¿Qué más? Jugar en el parque con los niños o intentar encontrar alguna golosina debajo de los bancos al pasar por al lado de los pies de la gente. A diario intento evitar situaciones con sabor a guindilla. Ahí radica mi felicidad. Por ello, “me gustan los momentos sin sabor a guindilla”. Por si acaso lo voy a escribir.

 

Share this Post!

About the Author : txakurametsetak

txakur ameslaria---perro soñador

0 Comment